XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitzez hitz irakurri zuen nire obra, hiztegian zenbait berba aurkituz, astero ematen nizkion orrialdeetan ehundaka kolore gorriko ohar eginez, guztia perfektu geldituko zela kezkatuz eta idazten nuenarekin zintzo eta zuhurra izaten behartuz.

Talde-lana egin dugu, saskibaloian bezala, eta eskerrak, bakarrik egin behar izan banu kristoren aspergarria izango baitzen.

Esperientzia gisa oso interesgarria izan da, baina orain badakit sekula gehiago ez dudala elaberri bat idatziko, duintasunez egitea munduko gauzarik zailena baita, eta hobe dut lan hori benetan ongi egiten dakitenei uztea.

Gauza bakar bat geratu zait argi: inork ez luke elaberririk idatzi beharko laguntzen dion benetako lagun bat aldamenean izan gabe.

Beno, esatea falta zaidana da Mertxe oraindik ere lagunik minena dudala eta burutik jota jarritzen duela, baina horrek bost axola, jota ez balego ez litzatekeelako Mertxe izango.

A! Eta, espero zen bezala, Matematikak eta Fisika eta Kimika suspenditu nituen. Baina mundua ez da horregatik amaitu.